2.000 hildakoren langa gainditu du Euskal Herriak

Guztira, 2.005 lagun hil dira, eta 28.221 kutsatu.

Herritar batzuk kalean, Donostian. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko maiatzaren 22a
19:45
Entzun

2.000 hildakoren langa gainditu, eta gora jarraitzen du COVID-19a zutela hildako euskal herritarren kopuruak. Guztira, 2.005 dira orain, bezperan baino sei gehiago. Haietako lau Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil dira –ez dute zehaztu zer probintziatan–, eta bi Nafarroan.

Kasu kopuruari dagokionez, beste hemezortzi kasu detektatu dituzte PCR proben bidez Hego Euskal Herrian. Horietako gehienak (zortzi) Bizkaian atzeman dituzte, eta bost Nafarroan, eta lau Araban. Gipuzkoan, berriz, ez dute kasurik detektatu. PCR eta test azkarrak gehituta, berriz, 249 positibo egon ziren atzo –bezperan baino hiru kasu berri gutxiago–. Guztira, 28.221 pertsonak eman dute positibo Euskal Herrian koronabirusaren proba eginda.

Ospitaleratuen kopurua zenbatekoa den ere iragarri dute. Hain zuzen, 405 pertsona daude COVID-19arengatik ospitalean –bezperan baino 11 gutxiago–, eta gaixo horietako 48 zainketa intentsiboetako unitateetan daude –bezperan baino lau gutxiago–.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.