2001ean izan zen parte hartzerik handiena: %79

Bozkaleku bat prestatzen. J. HERNAEZ / ARP.
2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
%60 eta %79 artekoa izan da parte hartzea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. %60koa izan da bi alditan: 1980. urtean eta 1994. urtean.%78, 87ko parte hartzea da orain artekohandiena. 2001. urtean izan zen hori. Orduko hauteskundeetan boto abertzalearen mobilizazioa oso handia izan zen. Nicolas Redondoren PSE-EEk eta Jaime Mayor Orejaren PPk bat egin zuten hauteskunde kanpaina horretan, eta horri aurre egiteko deia egin zuten alderdi abertzaleek. EAJk eta EAk osatutako koalizioak 604.222 boto lortu zituen eta EHk 143.139. PP izan zen bigarren indarra, 326.933 botorekin eta PSE-EE laugarrena, 253.195ekin. Lizarra-Garaziko prozesuaren hausturak eragina izan zuen EH botoen jaitsieran. 1998. urteko hauteskundeetan ere parte hartze handia izan zen: %69,99koa. Lizarra-Garaziko hitzarmena zuten alderdi abertzaleek, eta herritarrek saritu zuten hori. EAJk 350.322 boto lortu zituen; EHk, 221.001 eta EAk, 108.635. PPk, 251.743 eta PSEk, 220.052. Parte hartze apalena 1994an izan zen: %59,69. Eta oso antzekoa izan zen 1980koa: %59,76.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.