Tortura

2003an torturak jasan zituela berretsi du Enekoitz Oiartzabalek gaur

Oiartzungo (Gipuzkoa) gazteak Espainiako Poliziak torturatu zuela deklaratu du Madrilen. Lau urte eta zortzi hilabete igaro arte ez dute deklaratzera deitu.

2008ko uztailaren 9a
19:06
Entzun
Enekoitz Oiartzabal gazte oiartzuarrak Madrilgo 27. Instrukzio Epaitegian deklaratu du gaur, 2003. urteko azaroan jasan zituen torturen salaketaren harira.

TAT Torturaren Aurkako Taldeak azaldu duenez, Espainiako Poliziak hainbat egun eduki zuen Oiartzabal inkomunikatuta. Gero aske geratu zen, epailearen aurretik pasatu gabe. Ondoren gazteak torturak salatu zituen.

"Ikerketa, Madrilgo 27. Instrukzio Epaitegiari egokitu zitzaion, eta salaketa ezarri eta lau urte eta zortzi hilabetetara izan da deklaratzera deitua".

TATi jarraiki, polizietxean hartu zitzaion deklarazioan lagun zuen ofizioko abokatuak ere deklaratu du gaur. "Horrenbeste denbora eta gero, ez dela ezertaz gogoratzen adierazi du epailearen aurrean".

Torturaren Aurkako Taldeak kasu honen eta gainerako kasu guztien "benetako ikerketa" eskatu du. "Eskura dauden froga guztiak erabil daitezen eskatzen dugu ere, jakin badakigulako inkomunikazio egoerak, batetik, eta torturatu duten Espainiar Poliziaren, Ertzaintzaren edo Guardia Zibilen profesionaltasuna-k, bestetik, oso zail egiten duela tortura zantzurik aurkitzea".

Instrukzio epaileek ez badute "beren lana arduraz eta ganoraz betetzen, inpunitateari ateak parez pare irekitzen" dizkiotela eta "torturak jarraitzeko beharrezkoa duen arnasa hartzen" duela salatu du TATek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.