Goizeko 10:00etan zen hastekoa EKT SAko akziodunen batzarra, baina 10:30ak jota hasi da. Izan ere, etorri diren akziodunen sarrera asko berandutu da. 2003ko kontu eta balantzeak aurkeztu eta onartzu dituzte, besteak beste. Administrazio Kontseiluko idazkari Jose Antonio Lizarribarrek urte zaila izan dela azpimarratu du, "'Egunkaria'-ren itxierak, atxiloketek, torturek, kartzelaratzeak eta EKT martxan jarri ondoko operazioak zaila egin baitute urtea". Hala ere, "inoizko emaitzarik onenak" dituztela esan du, 21.000tik gora egunkari saltzen dituztelako egunero. Hala ere, euskararen normalizazioak behar lituzkeen datuak hobeak direla azpimarratu du, eta beraz, badagoela oraindik zer eginik.
EKT SAko idazkari Juan Mari Larrartek balorazioa egin du, eta bere hitzetan, EKT osasuntsu dago eta "badauka nahiko indar urte luzeetan aurrera egin eta egunez egun hobetzen joateko. Aurrera begira eskualdeetako egunkariak sortzen jarraitzeko asmoa dutela esan du. "Gelditu eta enpresa ondo egituratu" nahi dutela azpimarratu du, orain arte presaka samar ibili direlako. Gainera, 2005erako proiektu berriak aurkeztuko dituztela iragarri du.
Honela esan du Larrartek: "Eskualdeko beste bi egunkari argitaratu nahi ditugu (Gipuzkoako Goierrin eta Donostialdean), eta udazkenetik aurrera Berria-rekin gazte gehigarri bat ere argitaratuko dugu. Ekimen nagusiena dagoena hobetu eta indartzea izango da".
Kapitala handitzea ere proposatuko du Administrazio Kontseiluak gaur, eta onartu denez, kapitala gehienez ere 2.000.000 euro handituko da.
Iñaki Uria askatzeko eskatu dute
Batzarreko gai zerrendan zeuden gaien inguruko erabakiak hartuta, galderen eta eskaeren ordua iritsi denean, akziodun batek altxatu eta batzarrak Iñaki Uriaren askatasuna eskatu beharko lukeela esan du. Haren proposamena onartu egin da, eta horrenbestez, EKT SAko akziodunen batzarrak Egunkaria SAko Kontseilari Ordezkaria askatzea eskatu du.
EKT SA-ko batzarra
2003ko Kudeaketa onartu du EKTko akziodunen batzarrak
'Berria' argitaratzen duen EKT SAren akziodunek batzarra egin dute Martin Ugalde Kultur Parkean. Iazko kontuak onartu dira, eta kapital anpliazio berria egiteko bidea ireki da. Batzarrean kapitalaren %26,18 izan da ordezkatua, eta 400 bat lagunek hartu dute parte. Administrazio Kontseiluko idazkari Juan Mari Larrartek azpimarratu duenez, EKT SA "osasuntsu" dago. Batzarren bukaeran, Iñaki Uria askatzeko eskatu dute, akziodunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu