Baikor agertu da Otegi, eta 2006an zenbait urrats ikusteko modua izango dela iritzi dio, "lanak txukun eginez gero". "Uste dut 2006an lan guztiak txukun egiten baditugu urrats sendoak ikusiko ditugula herri honetan gatazka gaindituko duen prozesu bat eraikitzeko", esan du Batasuneko bozeramaileak.
Dena den, pauso horiek eman eta konponbiderako prozesua abiatzeko "alde guztien borondatea" behar dela azpimaratu du. "Alde guztiek borondate hori argi izan behar dute, eta konponbidea lehentasuntzat hartu behar dute".
Politika
2006a gatazka konpontzeko urte erabakigarria izan daitekeela uste du Arnaldo Otegik
2006an gatazka konpontzeko urratsak egiteko aukera ikusten du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak; areago, "erabakigarria" izan daitekeela adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, hori hala izan dadin "alde guztien borondatea" behar dela oharrarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu