Fiskalaren arabera, Udalbiltzako kideei egotzi zitzaien delitua, "erakunde armatuko kide izatea", oraindik ere egiten den delitua da, eta ondorioz, "alarma eta segurtasun eza", eta, batik bat, "zerbitzatzen duten erakunde kriminalaren [ETAren] postulatuei erantzuten dieten jardueren jarraikortasuna" areagotzen da.
Argudio hori bere egin du epaileak, eta, ondorioz, Udalbiltzaren jarduerak bertan behera utzi ditu beste 3 urtez.
Politika
2008 arte luzatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren jardueren etetea
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak 2008 arte eten ditu ezker abertzaleko hautetsiek kudeatzen zuten Udalbiltzaren jarduerak. Juan Moral fiskalaren tesiak bere egin ditu Grande-Marlaskak, eta, ondorioz, Udalbiltza horrek "legez kontrako erakunde terroristatzat hartua izan dadin derrigorrezko diren baldintza guztiak" betetzen dituela iritzi dio. 2003an 2 urteko etena agindu zuen Garzonek, eta, orain, 3 urtez luzatu du Grande-Marlaskak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu