euskal herria

2009ko Korrikan presoen irudiak eramateagatik jarritako zigorra urte erdi murriztu diote Esparzari

Urtebeteko zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak Esparzari; "terrorismoa goratzea" egozten diote. Gainerako laurei urtebeteko zigorra berretsi diete. Espetxe zigorrarekin batera, zazpi urteko inhabilitazioa ezarri diete guztiei.

2013ko apirilaren 16a
14:11
Entzun

David Urdin, Irati Mujika, Oihan Ataun eta Mikel Marini ere urtebeteko zigorra jarri diete; horrela, Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi du Gorenak.

Ebazpenak biltzen duenez, "dudarik gabe terrorismo ekintzak justifikatu edo goratzeko asmoa" dago. Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman zuen bostek "aldez aurreko akordioz eta hitzartuta" erakutsi zituztela presoen irudiak Korrikaren 404. kilometroan. Bost gazteak iazko maiatzean epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean, 2009ko Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.