Iragana da 2010a. Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendarien aurkako epaiketarekin hasi zen urtea, eta ez dute berehalakoan ahaztuko, lau hilabete geroago epaileak bostak absolbitu baitzituen. Realaren zaleek ere taldea Lehen Mailara itzuli zela gogoratuko dute, eta itzulera gozoa izan zela. Martxoaren 15ean, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, manifestazio oso jendetsua egin zuten Iruñean.
Urteko oroitzapen nabarmenetako bat, ordea, irailaren 5ekoa izan zen. Egun hartan, ETAkjakinarazi zuen erabakita zeukala ekintza armatuak ez egitea. Harrezkero, politikan iragarpen eta aurkezpen garrantzitsuak egin ziren. Irailaren 25ean, Gernikako Akordioa izenpetu zuten. Ezker abertzaleak, gainera, azaroaren 27an "ziklo berrirako antolakundea" aurkeztu zuen Iruñean.
Jon Anzaren gorpua agertu zeneko urtea ere izan zen 2010a. Baita Udalbiltza auzia abiatu zutenekoa ere, uztailaren 15ean. Gauza asko utziko ditu gogoratzeko 2010. urteak, eta ondo asko gogoratuko dituztenen artean Julio Soto, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes egongo dira, hurrenez hurren Nafarroako, Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko bertsolari txapelketetako irabazleak.
Urtea irudietan
2010a gogoan
Arrasto sendoa utzi duen urte bat izan da 2010a. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko auzipetuek eta Realaren zaleek ez dute berehalakoan ahaztuko, ezta Julio Sotok, Amets Arzallusek eta Arkaitz Estiballesek ere. Irailaren 5ean, ETAk jakinarazi zuen hartua zuela ekintza armaturik ez egiteko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu