Iruñean eta Langraizen (Araba) espetxe berriak egiteko asmoei buruzko azalpenak eman ditu Alfredo Perez Rubalcaba Espainako Barne ministroak Kongresuan. Kartzela biak 2010 hasieran amaituta egongo direla hitzeman du.
Iruñeko kartzela berriari buruzko zenbait xehetasun ere eman ditu: hala nola, 505 ziega izango dituela 6 modulutan banatuta, eta 50 ziegaz osatutako bergizarteratze zentroa ere izango duela. Langraizi dagokionez, espetxe berria egiteko egungoa botako dutela agertu du.
Azalpen horiek eman arren, alderdi abertzaleen kritika jaso du Rubalcabak. Uxue Barkos NaBaiko diputatuak Iruñeko egitasmoa kritikatu du, espetxe berria eraikitzeko hautatutako lurra "Iruñeko baso ondarearen parte" dela iritzita. Langraizen, inguruan, berriz, egungo kartzela "zaharkituta" dagoela, eta "osasungarritasun arazoak" dituela azpimarratu du Emilio Olabarria EAJko diputatuak. Berandu aritzea egotzi dio Espainiako Gobernuari.
Espetxeak
2010ean Iruñeko eta Langraizko kartzela berriak amaituta egongo direla agindu du Rubalcabak
Iruñearen kasuan espetxe berria eraikitzeko aukeratutako lurrak hiriko baso ondarearen zati direla gaitzetsi du Uxue Barkos NaBaiko diputatuak. Langraizi dagokionez, egungo kartzela oso gaizki dagoela-eta berandu aritzea egotzi dio EAJko Emilio Olabarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu