euskal herria

2010eko txupinazoko auzipetuek diote argi geratu dela udaltzainek sortu zituztela liskarrak

Botilakada jaso zuen gazteak ere udaltzainen jarrera ez zela zuzena izan deklaratu zuela nabarmendu dute.

Auzipetuen agerraldia. JAGOBA MANTEROLA, ARP
2013ko azaroaren 27a
16:46
Entzun

Ibai Morenok eta Aitor Solak udaltzaingoa egin dute gertatutakoaren erantzule, eta gaineratu dute epaiketan parte hartu duten guztiek atera duten ondorioa dela hori, baita akusazio partikularrak ere. 2010eko uztailaren 6an gazte espainiar bat zauritu zuten botilakada batekin, eta gazteak berak esan zuen epaiketan udaltzainek ez zutela zuzen jokatu.

Auzipetuek salatu dute udaltzainen jarrera "bortitzak" txupinazoan udaletxeko plazatik ikurrina desagertaraztea zuela helburu. "Eta guzti hori ezin da ulertu arduradun politikoen parte hartzea aintzat hartzen ez bada. Non du abiapuntu txupinazoan jendearen segurtasuna arriskuan jarri eta zaurituak eragiten dituen operazioak?".

Hamahiru gazte daude auzipetuta 2010eko txupinazoan izan ziren liskarrengatik. Fiskalak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du botila ustez bota zuenarentzat. Besteentzat bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du atentatua egitea leporatuta eta beste urte bat desordena publikoagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.