2011 nola joan den ikusita, bost ondorio atera ditu EAJk:
- Maiatzeko eta azaroko hauteskundeetan ikusi da "Lauko Euskadi" dagoela: EAJ, PSE, PP eta Bildu-Amaiur.
- EAEko Estatutua betetzea posible da, urte honetan eskumen batzuk lortu direla eta.
- Krisialdi ekonomikoak "temati" jarraitzen du.
- Gaurko Eusko Jaurlariza "agortuta" dago.
- Bildu "eguneroko kudeaketa lanetan guztiz geldituta" dago.