Peio Urizar Eusko Alkartasunako idazkariak esan du bere alderdia zerrenda propioak ari dela osatzen 2011ko udal eta foru hauteskundetarako. Eta hori esatearekin batera, ezker abertzalearekin zerrenda bateratua egiten ari direnik ukatu du. "Gure konpromisoa, ezker abertzalearena bezala, akordio estrategikoa da [euren artean sinatu zutena], euskal erakundeak Europan egongo den euskal estatu baterantz joan daitezen", gaineratu du.
Hala ere, "euskal gizartearen ilusioa piztuko duen elkartze bat egiteko aukera balego", EA proiektu horretan parte hartzeko prest egongo litzatekeela gaineratu du. Ezker abertzalearen bide demokratiko eta politikoen aldeko apustua "sendoa eta atzera bueltarik gabeko" dela ere esan du.
POLITIKA
2011ko hauteskundetarako EA bere zerrendak osatzen ari dela esan du Peio Urizarrek
Ezker abertzalearekin zerrenda bateratua egiten ari direnik ukatu du, baina "euskal gizartearen ilusioa piztuko duen elkartze bat egiteko aukera balego", proiektu horrekin bat egiteko prest legokeela EA.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu