gizARTEA

2011n auto elektrikoak kargatzeko gasolindegiak jarriko dituzte EAEn

Eusko Jaurlaritzak eta Repsol enpresak sinatutako akordioak "etorkizunaren ateak irekitzen" dituela nabarmendu du Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak.

2009ko urriaren 29a
22:30
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta Repsol enpresak gaur sinatu dute 2011ra begira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gasolindegi elektrikoak jartzeko akordioa. Gasolindegi horietan auto elektrikoak kargatzeko aukera izango da.

Sinatzaileek nabarmendu dute "gasolindegi horiek gabe, auto elektrikoak ez liratekeela bideragarriak izango". Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaineratu du akordioak "etorkizunaren ateak irekitzen" dituela.

Hurrengo urtean hasiko dira gasolindegiak non kokatu zehazteko ikerketekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.