politika

2011n Foru Aldundia lortzea da Gipuzkoako PSEren helburua

Iñaki Arriola aukeratu dute berriz ere idazkari nagusi, %99ko babesarekin.

2009ko urriaren 31
13:39
Entzun
Iñaki Arriola (Eibar, 1959) hautatu dute berriro Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi, gaurko batzarrean, ia erabateko babesarekin hautatu ere, eta alderdiak garbi esan du zein izango den 2011ko udal eta foru hauteskundeetako helburu nagusia: Gipuzkoako Foru Aldundian agintean jartzea. 2007ko bozetan herrialdeko alderdirik bozkatuena izan zen -alde txikia atera zion EAE-ANV baliogabetuari-, baina EAJ hirugarren bozkatuena jarri zen agintean, EArekin batera -orain Hamaikabatekoak direnekin-.

Gaurko biltzarreko 165 ordezkarietatik %99 azaldu dira Arriolaren alde. Iaz hartu zuen honek kargua, Miguel Buenen ordez -Espainiako Kongresura joan zen-, eta orduan %98ko babesa erdietsi zuen. Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburua ere bada hura aurtengo maiatzetik, eta Eibarko alkate izan zen 1993tik 2008ra. Euskalduna da.

Zuzendaritzaren kudeaketa txostenaren alde ere ia guztiak agertu dira: %99,74.

Julio Astudillo, Maria Luisa Garcia eta Denis Itxaso dira zuzendaritzako kide berriak.

PSE-EEk Gipuzkoako ualdetan ere indar handia du, bera baitago agintean, kasu, Donostian, Irunen, Eibarren edota Errenterian. Inoiz ez da izan sozialista bat herrialdeko ahaldun nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.