2013ko udazkenerako espero dute Armintzako planta lanean hastea

2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Armintzako portuan ere (Lemoiz, Bizkaia) itsasoaren energia baliatzeko planta bat egiten ari da Eusko Jaurlaritza: Biscay Marine Energy Platform —BIMEP—. Patxi Lopezen gobernuak jakinarazi duenez, egitasmoa eraikitzeko lanak «bide onetik» doaz, eta faseak iragarri bezala betetzen ari dira. Horniketa nagusiak kontratatu dituzte, eta Espainiako Ingurumen Ministerioaren baimena eskuratu du egitasmoak, besteak beste.Hortaz, instalazioa datorren urteko udazkenerako lanean aritzea espero du Jaurlaritzak.

EEE Energiaren Euskal Erakundearen bidez eraikiko du Jaurlaritzak planta. Proiektuaren %80 hartuko du bere gain EEEk, eta gainerakoa, Espainiako Industria Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.