Bizkaiko hondakindegietara bidalitako zabor kopurua gutxitu egin zen 2014an, Bizkaiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagak emandako datuen arabera. Aurreko urtean ere jaitsiera nabarmena izan zuen kopuru horrek, TMB tratamendu mekaniko-biologikorako planta abian jartzearen ondorioz: hondakinen %16 bidali zituzten zabortegietara, 2012an baino %41,5 gutxiago. 2014an berriro jaitsi da kopuru hori, eta %9,4koa izan da.
Aurreko urtean baino hiriko hondakin gehiago sortu zen Bizkaian 2014an, 608.794 tona, %0,5 gehiago. Krisialdi ekonomikotik ateratzearen ondoriotzat jo du hori Madariagak. Hondakin horietatik %60 inguru “baliabide gisa materialki aprobetxatzen da”, aldundiaren esanetan. %9,4 zabortegietara bideratzen da, eta gainerako %30, 183.119 tona, Zabalgarbiko errauste plantara bidaltzen dute.
Artigasko zabortegiaren ondoko basoak plastikoz beterik agertu ziren joan den urtarrilean. Horren inguruan, Madariagak esan du “txikikeria” izan zela gertatutakoa, eta horrelakoak leku guztietan gertatzen direla haizeteak daudenean. “Ez nion garrantzirik eman, eta ez diot garrantzirik emango”, gaineratu du.
Hondakinak
2014an ere Bizkaiak hondakin gutxiago bideratu zuen zabortegietara
Artigasko zabortegiaren ondoko basoak plastikoz beterik agertu izana "txikikeriatzat" jo du Bizkaiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu