AUZITEGIAK

2014ko martxoan Gasteizen atxilotutako sei ikasleak absolbitu dituzte

Agintearen aurkako delitua eta lesioak eragitea leporatuta, guztira hamahiru urteko zigorra eskatu zuen fiskalak.

2016ko urriaren 19a
08:21
Entzun

Absoluzioaren berri eman du Topatu.eus atariak. Horietako baten aurka hiru urteko zigorra eskatu zuen fiskalak, agintearen aurkako delitua eta lesioak eragitea egotzita. Gainontzekoentzat, berriz, bina urteko zigorra galdegin zuen. Gainera, 5.000 euroko isuna ezartzeko eskatu zuen fiskalak.

2014ko martxoaren 19an atxilotu zituzten. Ikasle presoak klasera lelopean, elkarretaratzea egin zuten Gasteizko campusean, haien ikasteko eskubidearen alde. Lekukoek azaldu zutenez, mural bat margotzen hasi ziren ondoren campuseko ikastegian. Horretan ari zirela, unibertsitateko segurtasun zaindariak joan zitzaizkien. Segidan, ikastegitik ateratzen ari zen ikasle batengana joan ziren kaleko jantzitako bi polizia, hura atxilotzera. Ikaslea babesteko, lurrean eseri ziren gainontzekoak, eta Ertzaintzaren furgoneta bat eta zazpi auto joan ziren handik gutxira. Oldartu, eta lagun ugari zauritu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.