egutegia

2016an urriaren 7a jai izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela ospatzeko

Datorren urtean 80 urte beteko dira Jose Antonio Agirrek kargua hartu zuela.

Agirre lehendakaria, Atotxan, mitin batean. VICENTE MARTIN
2015eko ekainaren 29a
13:37
Entzun

Eusko Jaurlaritzak bihar egingo duen bileran onartuko du 2016ko lan egutegia, eta horrekin batera lehen aldiz urriaren 7ari jaiegun izaera emango zaio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2016ko urriaren 7an 80 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik, eta Iñigo Urkullu buru duen gobernuak urteurren hori jaiegun izendatuz gogoratu nahi du.

Hala ere, ezohiko jaieguna izango da, Efe albiste agentziak aurreratu duenez 2016ko kontua soilik izango baita.

San Jose eguna, berriz, martxoak 19, ez da jai izango datorren urtean. Aurten izan da, baina 2016an larunbata izango da, eta Jaurlaritzak ez du sartu bere jaiegunen egutegian. Maiatzak 1 eta abenduak 25 igandez izango dira. Guztira lau jaiegun izango dira astelehena edo ostirala, eta bi asteazken izango dira jai. 

Aste Santua martxoaren 24tik 28ra izango da. Abenduaren 6a eta 8a, hurrenez hurren, astearte eta ostegun izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.