BILBOKO ASTE NAGUSIA

2016ko Aste Nagusira arte agurtu dute bilbotarrek Marijaia

Bart gauean amaitu da Bilboko Aste Nagusia, Marijaiari su emanda.

Marijaia, sutan. ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 31
13:13
Entzun

Amaitu da bederatzi eguneko festa giroa. Milaka lagunek agurtu dute Marijaia Bilboko itsasadarretik, hura sutan zihoala ibaian behera. Deustuko arraunlariak arduratu dira Marijaia Areatzako zubitik udaletxeko zubira eramateaz, eta ilunpetan egin dute ekitaldia; txosna guztiek argiak itzali dituzte Marijaia igaro bitartean.

Oihana Pascual txupinerarekin eta Gurutze Beitia pregoilariarekin batera egin du Marijaiak ohiko ibilbidea erre aurretik, eta udaletxeko zubian egin ditu Beitiak azken hitzak. Eskerrak eman dizkie konpartsei eta Pascuali, eta jaiei ekiteko pregoian egin bezala, eraso sexisten aurka mintzatu da.

Eraso sexistak izan ditu gogoan Juan Maria Aburto Bilboko alkateak ere. Hiru erasoren berri eman dute Bilboko Konpartsek, eta protestak egin dituzte Aste Nagusian, horiek salatzeko.

Oro har, jaiaren balorazio positiboa egin du Aburtok, suen lehiaketaren irabazlea jakinarazteko ekitaldian. Pirotecnia Valenciana etxeak irabazi du lehiaketa. Etxe hori izan zen su festen eraginez sute bat eragin zuena, hilaren 23an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.