AHT

2019an 'Euskal Y'-a martxan izango dela esan du Espainiako Gobernuak

Hiriburuetako sarrerak kenduta, aurten ibilbideko zati guztietan lanak hasita egongo direla iragarri du gaur Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak. Bergarako lanetara eginiko bisitan esan du 2019rako trena martxan izango dela.

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa, gaur, Bergarako AHTaren lanak ikusten. BERRIA
Hodei Iruretagoiena
2015eko urtarrilaren 28a
07:22
Entzun

Bergarako (Gipuzkoa) AHTko lanak bisitatzen izan da goizean Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa, eta hasiera eman die Arrasate-Bergara arteko Kobateko zatiaren lanei. Datozen hilabeteetan Arrasate-Bergara eta Atxondo-Abadiño arteko zatien lanak adjudikatuko dituztela iragarri du, eta udara baino lehen adjudikatzeko falta diren beste hiru zati adjudikatuko dituztela zehaztu du: Zumelegiko zatia, Elorrio-Bergara eta Elorrio-Elorrio. Horrela, Bergarako loturen lanak egiten hasteko prest leudeke.

Aurten, hiriburuetarako sarrerak kenduta, falta diren AHTaren ibilbideko beste zati guztietako lanak hasiko direla ziurtatu du. Hiriburuetan atzeratu egingo dira lanak, ingurumen azterketak egiteko daudelako. "Ahalik eta azkarren" egingo dituztela esan du Pastorrek.

Loturak datarik ez

Espainiako Gobernuaren egutegia betez gero 2019rako Euskal Y-a bukatuta eta martxan egongo dela esan du Ana Pastorrek —2016rako eginak behar zuten, hasierako asmoen arabera—. Europako Batzordeak esana du 2020rako bukatuta egon behar dutela lanek.

Dena dela, Sustapen ministroak zehaztu du Gasteiz eta Burgos arteko lotura ez dagoela erabakita —oraindik ingurumen azterketa aurkezteko dute—, eta, beraz, ez du datarik eman. Akize-Hendaia zatiaz zalantzak agertu izan ditu Parisek, 2032tik aurrera egingo zutela esan bazutean ere. Nafarroarekiko lotura ere geldirik dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.