Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostiral gauean gertatu zen erasoa, 22:30 aldera Arrigorriagan (Bizkaia). Gizonezko batek kolpe eta ostikada ugari eman zizkion emakumeari, eta gerrikoarekin hura itotzen ahalegindu zen. Senide batek eragotzi zuen erasoa.
Emakumeak bi urtez jasan ditu tratu txarrak, baina bi urte horietan ez du salaketarik jarri. Erietxean artatu dute andrea, eta atxilo hartu dute haren bikotekidea.