Indarkeria matxista

21 urteko kartzela zigorra eskatu dute tatuatzaile batentzat, sexu abusuengatik

Hamabi emakumek salatu zituzten erasoak, jazarpenak eta gehiegikeriak egin zizkiela Donostiako tatuatzaileak. Iazko otsailean kartzelan sartu zuten, behin-behinean.  

Sexu erasoak salatu zituzten hamabi emakumek. IDIA ZABALETA / FOKU
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 30a
10:54
Entzun

Donostiako Parte Zaharrean zuen estudioa tatuatzaileak. Erasoak egin zizkiela salatu zuten hamabi andrek: zazpi, sexu gehiegikeriagatik; sei, eraso eta jazarpenagatik; eta beste bat, apalarazteagatik. Gipuzkoako Fiskaltzak 21 urte eta lau hilabeteko kartzela eskaera egin du orain, hamalau delitugatik. Epaiketa irailean egingo dute.

Erasoak 2013 eta 2018 artean jazo ziren. Emakume batek Facebooken bitartez eman zuen jasandakoaren berri, eta Donostiako Udaltzaingoak ikerketa hasi zuen orduan. Salaketa gehiago bildu ostean, iazko otsailean atxilotu zuten gizona. Ordutik, kartzelan dago, behin-behinean.

Fiskaltzaren txostenaren arabera, gertakari gehienak tatuatzailearen estudioan jazo ziren, baina baita haren etxebizitzan eta tatuatzaileen eskola batean ere, han ere irakasle baitzen. Besteak beste, irain lizunak, ukituak eta gogoz kontrako musuak izan zirela biltzen du txostenak. Defentsak, ordea, esan du gertaerak ez direla "benetakoak", eta akusatuaren absoluzioa eskatu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.