Ekonomia
21 urteko langile bat hil da, mendian lanean ari zela zuhaitz bat gainera erorita
Berriatuan (Bizkaia) gertatu da ezbeharra, Azterrika auzoan, 13:15 inguruan. Lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera gazteari, eta kolpearen ondorioz bertan hil da.
LABen arabera, aurten Euskal Herrian lanean hildako 39. laguna da gaurkoa. Iaz 80 behargin zendu ziren lanean ari zirela, duela bi urte 112, duela hiru 125, betiere sindikatu hark dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu