Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo Galdakaon, bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez. Honek dio emakumezkoak zenbait ubeldura zituela.
Atzo ia 12:00ak zirela, emakumezko batek Ertzaintzari deitu zion bere bikotekide ohiak jo egin zuela salatzeko. Biktimaren etxean izan zen ustezko erasoa, eta mutilak etxean kalteak ere eragin zituen, Jaurlaritzak dioenez.
emakumeen kontrako indarkeria
21 urteko mutil bat atxilotu dute Galdakaon, bikotekide ohiari eraso egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu