Euskal preso politikoen etxeratzea eskatzeko, ehunka gazte kateatu ziren Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean, 2015eko abenduan. Ernai gazte antolakundeak deitu zuen ekintzara, Askatasun grina, deserritik etxera lelopean. Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean lotu ziren zenbait gazte, eta identifikatu egin zituen Ertzaintzak.
Gaur egin duten agerraldian salatu dute isuna jarri dietela horietako 34 gazteri, Mozal legea aplikatuta. Isunak apurtu, eta "lege injustuak" desobeditzeko deia egin dute. Gazteek azaldu dute ez dutela isuna ordainduko, ekintza beragatik isunak jaso dituzten gazteek egin legez. Lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, "euskal preso eta iheslarien etxeratzea lortu arte".