Emakumeen aurkako indarkeria

22 hilabeteko zigorra 30 urtez bikotekideari eraso zion gizonarentzat

Biktimaren kontra era jarraituan indarkeria fisiko eta psikikoa erabili izana leporatu dio Donostiako epaitegi batek.

2014ko abenduaren 4a
08:04
Entzun

Urtebete eta hamar hilabeteko espetxe zigorra. Epai hori ezarri dio Donostiako epaitegi batek 30 urtez bikotekideari tratu txarrak eman zizkion gizonari, zigortuak fiskaltzak egindako eskaera onartu eta gero. Hiru delitu leporatu dizkiote zigortuari: indarkeria fisiko eta psikiko ohikoa, mehatxu etengabeak eta tratu txar fisiko ezohikoa. Irain jarraituen falta ere egotzi diote.

Epaiak jaso duenez, gizonak "bultzadak, ukabilkadak eta buruan zein sabelean kolpeak" eman zizkion bikotekideari harremanaren hasieratik, bikotearen bi alaben aurrean. Epaitegiaren ebazpenaren arabera, heriotza mehatxuak ere etengabeak ziren. Lepoan labana jarri ere egin zion, epaitegiak gogorarazi duenez.

Epaiaren arabera, emakumeak "genero indarkerian ohikoa den botere eta kontrol harremana jaso izanaren" zantzuak ditu; gizonak, berriz, "botere eta kontrol abusua erabili izanarekin lotutako elemenentu psikosozialak".

Urtebete eta 10 hilabeteko zigorraz gain, zigortuak komunitatearen aldeko lanak egin beharko ditu 195 egunez, eta sei urtez ezin izango da biktimarengana hurbildu, ezta berarekin komunikatu ere.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.