Auto pilaketa

22 kilometroko auto ilara N-1ean, Iruratik Olaberrirainokoa

Lastoa zeraman kamioi batek su hartu du Iruran. Lapurdirako noranzkoan dago ilara, eta inguruko herrietan ere nabarmen eragin du.

jarraia172767.jpg
2019ko urriaren 22a
21:57
Entzun

Aspaldian ez bezalako auto ilara eragin du gaur arratsaldean Irura parean (Gipuzkoa) N-1 errepidean izan den istripuak. 438. kilometroan, goraino lastoz betetako kamioi batek su hartu du, eta, horren ondorioz, bidea itxi behar izan dute Lapurdirako norabidean. Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera, eta, itzali badute ere, arazoa ez da hor bukatu, kamioiak 22 kilometrorainoko ilara eragin baitu, Lapurdirako noranzkoan.

18:00etan, Olaberrirainokoa zen ilara. Albo kalteak ere eragin ditu. Esate baterako, Tolosa inguruko errepideetan ere pilaketak daude, ilarak saihestu nahian autobidetik atera diren ibilgailuek eraginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.