uholdeak

22 laguntza eskaera aurkeztu dituzte uholdeek Baztanen eragindako kalteengatik

Udalak txosten bat aurkeztu du kalteak zenbatuz, eta 500.000 euro eskatu ditu.

Elizondon, uholdeen biharamunean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 5a
11:41
Entzun

Hilabete da uholdeek Baztan ibarrean (Nafarroa) kalte larriak eragin zituztenetik. Garbiketa lanen ondotik, kalteak pixkanaka konpontzeko garaia da; horietako batzuk aurrera eramateko, ezinbestekoa dute laguntza. Hori horrela, guztira 22 eskaera egin dituzte, udalaren eta norbanakoen artean.

Udalaren eskaeraz gain, beste sei eskari etxebizitzetan izandako kalteentzako izan dira; beste bat etxejabeen elkarte batek aurkeztu du, eta 14 saltokik ere bete dute eskabide orria.

Eskaerak Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan egin dituzte, eta orain Babes Zibilaren Zuzendaritza Orokorrera igorriko dituzte, aztertzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.