Larunbat goizean bere etxetik atera zenetik, desagertua da 22 urteko emakume bat. Gurasoekin batera oporretara etorria, larunbat eguerdirako Miarritzeko beren etxera itzuli beharra zuen; larunbat gauean eman zuen desagerpenaren berri familiak.
"Kezkagarritzat" jo dute desagerpena. Gaixotasun larri bategatik, mediku tratamendu zorrotz bat hartu behar du berez desagertutako emakumeak, bestela, ondorio psikologiko eta fisiko larriak izan ditzake, Sud Ouesten arabera. Miarritzeko poliziak ikerketa abiatu du.