Errepideak

22 urteko mutil bat hil da auto istripuz Corellan

Ibilgailua bidetik atera da NA-6920 errepidean, eta arbola bat jo du. Bi lagun zihoazen autoan: hildakoa eta 29 urteko beste gizonezko bat, gidaria. Larri eraman dute Nafarroako Ospitaletegira. Atzo hiru lagun hil ziren auto istripuz Corellan bertan.

2010eko abuztuaren 28a
17:11
Entzun
Corellan (Nafarroa) zoritxarrekoak gertatzen ari dira azken orduak: atzo hiru lagun auto istripuz herri horretako lurretan, AP-68 errepidean, eta gaur goizean beste bat hil da, oraingoan, NA-6920 errepidean.

Nafarroako Goberuko iturriek agertu dutenez, gaur goizeko zazpiak pasatxo zirela auto bat bidetik atera da aipatutako NA-6920 errepidean, eta bazterreko zuhaitz bat jo du. Ondorioz, bi bidaiarietako bat, Corella bertako 22 urteko mutil gaztea hil egin da. Gidariaren ondoko eserlekuan zihoan, eta kolpe handia hartu du talka egitean. Gidaria, 29 urteko gizonezko bat Corellakoa hura ere, larri zauritu da. Zehazki, traumatismo handia du toraxean. Hasiera batean, Tuterako Sofia Erregina erietxera eraman dute, baina larritasuna ikusita, Iruñera eraman dute, Nafaroako Ospitaletegira.

NA-6920 errepidea Corellako herrigunearen alboan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.