ezbeHARRA

22 urteko neska bat zendu da Donostian, auto istripu batean

Anoeta belodromoaren parean gertatu da ezbeharra.

2012ko abenduaren 17a
11:14
Entzun

22 urteko neska bat hil da Donostian, GI-20 errepidean izandako auto istripu batean. Anoeta belodromoaren parean gertatu da ezbeharra; haren autoak zuhaitz baten kontra jo du. Gidariaren ondoan zihoan neska.

Kotxean zihoazen beste hiru lagunak zauritu egin dira. 19 eta 26 urte artean dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, atzo 20:50ean izan zen istripua, Irun alderako noranzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.