Aurreko eguneko mugarritik hurbil daude atzoko datuak ere: 2.216 kasu positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Atzo jakinarazitako datuek goia jo zuten pandemiaren bilakaeran, 2.235 positiborekin: eta ordukoak baino zertxobait baxuagoak badira ere, oraindik altua da kutsakortasuna.
Bizkaiak jakinarazi ditu kutsatu gehien: 966. 564 Gipuzkoak, 447 Nafarroak eta 197 Arabak.
Ospitaleetan berriz egin du gora gaixo kopuruak: 308 lagun daude erietxeratuta Osakidetzako eta Osasunbideako ospitaleetan. Horietatik 64 ZIUetan daude, larri.