Mohamed Khejoun poliziako tenienteak baieztatu duenez Shurkha merkatuaren parean bi bonba lehertu dira. Ondorioz 10 zibil hil eta beste 50 zauritu dira. Beste hiru eztanda ere izan dira, hain zuzen, Barne Ministerioaren eraikuntzaren parean egin dute eztanda. Ondorioz, hamar pertsona hil eta zortzi zauritu dira. Bilal Ali Majid tenienteak jakinarazi duenez, zaurituen artean lau zibil eta lau polizia daude. Bagdadeko bi puntu hauetan gertatutakoa azkenaldian bizi den egoeraren isla da.
Bien bitartean, banku batean lapurreta egin dute gizon armadun batzuk, hain zuzen, Azamija barrutian. Lapurretan istiluak izan dira eta ondorioz hiru pertsona hil dira; bi polizia eta zibil bat. Erasotzaileak diru kopuru handiarekin ihes egin dutela adierazi du Zakarija Hassan sargentuak. Azken honek gaineratu du tiroketan beste bi zibil hil direla.
Irakeko okupazioa
23 pertsona hil dira hainbat atentatutan, Bagdaden
Gutxienez 20 pertsona hil eta beste 58 zauritu dira gaur Bagdaden izandako leherketa batean. Gainera beste hiru pertsonek bizia galdu dute banketxe baten lapurretan. Banketxera armak eskuan zituztela sartu dira lapurreta egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu