Emakumeen kontrako indarkeria

23 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekide ohia eta haren egunko bikotekidea jipoitu dituelakoan

Erandion 23 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, bere bikotekide ohia eta haren egungo bikotekidea jo dituelakoan. Erandioko Bekoetxea kalera joateko abisua jaso zuen Ertzaintzak, han eraso bat gertatzen ari zelako. Ertzaintza iritsi zenean, emakumeak bikotekide ohiak bera eta bere bikotekidea jo zituela esan zion Ertzaintzari. Gizonezkoa atxilotu egin zuten.

2004ko ekainaren 24a
18:19
Entzun
Ertzaintzak esan zuenez, emakumearen bikotekide ohiak bikotekidea jipoitu zuen, eta emakumea geldiarazten saiatu zen. Orduan, berak ere kolpe batzuk jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.