Ertzaintzak 23 urteko mutil bat atzeman zuen ostiralean Getxon (Bizkaia), 14 urteko neska bat bortxatzea leporatuta. Mutila abenduan Internet bidez neskarekin harremanetan jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, eta elkartu zirenean sexu erasoa egin zion. Biktimak martxoaren 6ra arte ez zuen salaketa ipini.
Ertzaintza kasua ikertzen hasi zen, eta mutilak harremanetarako Bilboko lokutorioak erabiltzen zituela jakin zuen. Horietako batean atxilotu zuen barikuan, Getxon.
Basauriko (Bizkaia) espetxean sartu dute, epaileak aginduta.
emakumeen aurkako indarkeria
23 urteko mutil bat atxilotu dute Getxon, adingabeko neska bat bortxatu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu