Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), herri hartan bertan emakumezko bat bortxatu duela egotzita.
Lehengo larunbat goizean emakumezko hura ertzain-etxera joan zen, salaketa jartzera. Hark zioenez, ordu batzuk lehenago bortxatu zuen mutilak, etxe batean. Hor zirela, mutilak heriotz mehatxua egin ziola esan du biktimak eta sexu harremanak izatera behartu zuela. Ustezko erasotzaileak labana bat jarri zion lepoan.
Ertzaintzak aipatutako etxean aurkitu zuen gizonezkoa eta atxilotu egin zuen. Atzo utzi zuten epailearen esku eta honek espetxean sartu zuen behin-behinean.
emakumeen aurkako indarkeria
23 urteko mutil bat atxilotu dute Irunen, emakume bat bortxatu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu