23 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, neska bati sexu erasoa eta zauriak egitea leporatuta.
Ertzaintzak agertu duenez, atzo goizeko lehen orduan norbaitek deitu zuen Basobidea kalean neska gazte bat lurrean ahotik odola zeriola zegoela esanez. Patruila bat joan zen esandako lekura, eta sexu eraso bat jasan zuela agertu zien emakumezkoak. Biktimaren arabera, mutil gazte batekin igaro zuen gaua jaietan, eta ondoren, etxe batera joan zen harekin. Han eraso egin zion sexu harremanak izateko.
Ustezko erasotzailearen deskripzioa eman zien biktimak, eta etxea non zegoen ere agertu zien. Hara joan eta 23 urteko mutil gaztea atxilotu egin zuten.
Hain justu, indarkeria matxistari aurre egiteko kanpaina aurkeztu du gaur Bilboko Udalak. Zehazki, Bai, beti da bai. Ez, beti da ez. Ukitu baiezkoan baino ez jartzen duten 8.000 kamiseta banatuko dituzte.
Emakumeen kontrako indarkeria
23 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Bilbon, neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Biktimak salatu du atzo gauean jaietan ibili zela ustezko erasotzailearekin, eta goizaldean haren etxera joan eta eraso ziola. Kalean aurkitu zuten emakumezkoa, lurrean etzanda, ahotik odola zeriola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu