23 urteko mutil gazte bat hil da Gorraitzen, motor istripuan
Motor gidari batek kaleargi bat jo du gaur goizaldean Gorraitzen (Nafarroa), eta kolpearen ondorioz, segituan hil da. 23 urteko mutil gaztea da zendua.
Nafarroako Gobernuak eman dituen azalpenen arabera, 06:20 aldera gertatu da ezbeharra: F.H.Y.k kale argi bat jo du motorrarekin, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Ezbeharra izan den lekura anbulantzia bat eta suhiltzaileak joan dira, baina ordurako mutil gaztea hilda zegoen. Foruzaingoa ari da ezbeharraren nondik norakoak ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu