Ertzaintzak jakitera eman ditu emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko datuak. Aurtengo lehen seihilabetekoan 234 gizon atxilotu dituzte. Guztira, ia mila emakumek jasanditzte beren gizonen eraso fisiko zein mehatxuak. Iazko datuekin erkatuz, kopurua %33 hazi dela jakinarazi du Ertzaintzak. Hazkunde hori, azkenaldian beren egoera salatzeko eta laguntza eskatzeko erabakia erasotu gehiagok hartzen dutelako gertatu delaargitu du.
Era berean, denbora epe berean,lau emakume atxilotu dituzte beren bikotekidea erasotzeagatik. Denera, 180 gizon izan dira urtarrila eta ekaina artean beren egoera salatzera ausartu direnak. Iaz baino %18 gehiago.
emakumeen kontrako indarkeria
234 gizon atxilotu dituzte EAEn urteko lehen seihilabetekoan emakumeen kontrako indarkeriagatik
Urtarriletik ekainera bitartean ia mila emakumek jasan dituzte era bateko edo besteko erasoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori dela eta, 234 gizon atxilotu ditu Ertzaintzak. Epe horretan, emakume bat hil dute eta 450 emakume zauritu dituzte. Halaber, urteko lehen seihilabetekoan lau emakume atxilotu dituzte beren bikotekidea erasotzeagatik edota bikotekidetik urrun egoteko neurriak urratzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu