KOMUNIKAZIOA

239 agentziak parte hartuko dute El Sol publizitate jaialdian

Bihar hasi eta larunbatera arte iraungo du jaialdiak. 30. aldia da aurtengoa, eta Bilbon egingo dute datozen hiru urteetan ere. 

urtzi urkizu
2015eko maiatzaren 27a
08:59
Entzun

Nazioarteko publizitate agentzia garrantzitsuak Bilbon izango dira aste honetan, 30. El Sol jaialdian. Horien artean bi baino ez dira Euskal Herrikoak: Gipuzkoako Dimension eta Arabako Wiko. Bizkaiko sortzaile gazte batzuek ere parte hartuko dute. Guztira, 2.303 pieza eta kanpainak eman dute izena jaialdian —larunbatean jakingo dira irabazleak—. Agentzien kopurua %11 hazi da, iazko edizioarekin alderatuz.

Egunotan hainbat hitzaldi izango dira Bizkaiko hiriburuan, "marken sendotasuna" oinarrizko gaia hartuta. Euskalduna jauregian, gainera, erakusketa bat jarriko dute, aldizkari, egunkari eta marketineko piezekin. Hamarkadako iragarletzat Coca-Cola edaria jo dute, eta marka horren erakusketa bat ere izango da ikusgai.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren nondik norakoen berri izan ahalko da iOS eta Androiderako prestatutako aplikazio baten bidez —doakoa da—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.