24 gorpuzki, Duintasunaren Kolunbariora

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Azken urteetan Aranzadi zientzia elkarteak lurpetik atera dituen 24 pertsonaren gorpuzkiak Elgoibarko (Gipuzkoa) Duintasunaren Kolunbarioan sartuko dituzte gaur. Horietatik 21 identifikatu gabe daude, egoera txarrean aurkitu zituztelako.

Besteak beste, duela bi urteko martxoaren 5ean eta 6an Aranzadi zientzia elkarteak Etxebarriako (Bizkaia) hobi batetik atera zituen hiru gudarien gorpuak daude 24 horien artean. Zelaietaburu izeneko muinoan zeuden lurperatuta.

11:00etan hasiko da ekitaldia. Familiek, memoria historikoari lotutako elkarteek eta identifikatu gabe dauden gorpuzkiak aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek hartuko dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.