Gizartea

24 urteko emakumezko bat hil da Lekunberri parean izandako auto istripuan

2008ko urriaren 8a
19:05
Entzun
Gaur 13:11n bi autok elkar jo dute A-15ean, Lekunberri (Nafarroa) parean, eta lagun bat hil egin da. Beste bi larri zauritu dira eta hirugarren batek zauri arinak ditu. 128. kilometroan gertatu da ezbeharra.

24 urteko emakumea da hildakoa -I.R.M.-, Errenterikoa (Gipuzkoa). Haur batekin zihoan autoan. Ikerketako iturriek esan dutenez, Iruñea aldera zihoala antza beste norabideko errepidera sartu da eta auto batekin aurrez aurre jo du.

Foruzainek A-15 itxita eduki dute Donostia alderako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.