Istripuak
24 urteko gazte bat hil da bart Galdakaon, autoarekin bidetik aterata
Gasteizko gazte bat, 24 urteko I.A.S., auto istripuz hil da bart gauean, N-634 errepidean, Galdakao (Bizkaia) parean. Seat Cordoba bat gidatzen zuen gazte horrek, eta argitu gabe dauden arrazoiak tarteko errepidetik atera da.
Bidetik irten ostean, han ertzean zegoen atoi bat jo zuen. Talka oso gogorra izan da, eta zauri oso larriak eragin dizkio gazteari. Hain zuzen ere, istripua gertatu den leku berean tratatu dute medikuek eta erizainek, baina ez dute bizirik ateratzea lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu