24 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Sestaon (Bizkaia), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, goizeko lauak eta laurden aldera biktimak berak deitu du Ertzaintzara, bikotekideak eraso diola eta laguntza eskatuz.
Aipatutako iturriaren arabera, 2 urteko semarekin batera bikotea Bilbotik etxera zihoala hasi da gizonezkoa emakukmezkoa jotzen. Etxera iristean, ihes egitea eta Ertzaintzari deitzea lortu du emakumezkoak. Gizonak, berriz, emakumeak ertzainei deitu diela ohartzean, etxetik alde egin du. Nolanahi ere, Ertzaintzak aurkitu eta atxilotu egin du etxe inguruan.
Tratu txarrak duela 5 urtetik jasaten dituela agertu die gero biktimak ertzainei, ia-ia gizona ezagutu zuenetik. Emakumezkoa haurdun dago eta beste hiru seme-alaba ditu atxilotuarekin.
Emakumeen kontrako indarkeria
24 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu