244 positibo atzeman ziren larunbatean Hego Euskal Herrian

Positiboen ehunekoa %3,3 da, eta 92 lagun daude oraindik ere ZIUetan.

jarraia198762.jpg
2021eko ekainaren 6a
14:59
Entzun

COVID-19ari lotutako datuek ohiko gorabeherak dituzte oraindik ere Hego Euskal Herrian, aparteko joera argirik gabe. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, atzo 7.298 proba diagnostiko egin ziren.

Orotara, 244 positibo atzeman zituzten atzo Hegoaldean, eta, ondorioz, positiboen ehunekoa %3,3koa da. Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien: 105. Gipuzkoan, 72 positibo izan ziren, eta Nafarroan, 38. Ohi bezala, Araban atzeman ziren kasu gutxien: 29 izan ziren atzo.

Ospitaleei dagokienez, hamabost lagun erietxeratu zituzten atzo COVID-19aren ondorioz, eta 92 lagun daude oraindik ere Hego Euskal Herriko zaintza intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.