Gizartea

25 eskolatako 2.170 ikaslek parte hartuko dute Emakunderen Nahiko hezkidetza programan

Hamar urtez landutako material didaktikoa aurkeztu dute gaur, Bilbon.

Maite Asensio Lozano.
2014ko urtarrilaren 24a
13:46
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 25 ikastetxek eman dute izena ikasturte honetan eta hurrengoan Emakunderen Nahiko hezkidetza programan parte hartzeko. Lehen Hezkuntzako 2.170 ikaslek jasoko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko oinarrizko trebakuntza, jolasen eta antzeko dinamiken bidez. Egitasmoaren garapen eta koordinazioaren arduradun Fernando Oregik gaur azaldu duenez, zentroetan eta familietan hausnarketa eragin nahi dute programaren bidez: “Pertsonak hezi beharrean, gizonak eta emakumeak hezten ari gara, rol desberdinekin, eta baldintza desberdinekin?”.

2003tik 90 zentrotan izan dute martxan programa, eta 4.000 ikaslerengana baino gehiagorengana heldu da. Hamar urteotan material didaktikoa probatu ondoren, gaur goizean aurkeztu dituzte Bilbon behin betiko baliabideak, eta datorren astean mintegiak egingo dituzte irakasleekin, metodologia azaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.