errefuxiatuak

%25 hazi ziren iaz asilo eskaerak Hego Euskal Herrian

CEAR Euskadik emandako datuen arabera, 125 errefuxiatuk eskatu zuten asilo babesa. Beste 555 izan ziren aberrigabezia eskaera egin zutenak zutenak; den-denak, sahararrak.

CEAR Euskadik emandako datuen arabera, 125 errefuxiatuk eskatu zuten asilo babesa. ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko ekainaren 17a
12:14
Entzun

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, iazko urteari dagokion txostena aurkeztu du CEAR Euskadik, Bilbon. Asilo eskaerak egiten dituztenak gero eta gehiago direla ohartarazi du: Hego Euskal Herrian, 125; 2013an baino 21 gehiago. Javier Galparsoro elkarteko presidentearen arabera, Espainiako administrazioari egindako eskaeren %44 inguru onartzen dira. Portzentaje horrek gora egin du azken urteetan. Positibotzat jo du bilakaera hori. Dena den, Espainiako Gobernuak aspaldian erakutsitako jarrera batzuk salatu ditu: mugan atzemandako atzerritarrak sorterrira itzultzea eta Europako Batasunak estatuei ezarritako errefuxiatu kupoa kritikatu izana.

Gora egin dute aberrigabezia eskaerek ere. Hego Euskal Herrian 555 izan ziren iaz; gehienak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Izan ere, azken urteetan gutxi aprobetxatu den baliabidea izan da, eta duela hiru urte CEAR Euskadiko zerbitzu juridikoak berriz erabiltzea erabaki zuten. "Onartu gabeko herrialdeetatik datozenentzako babes eskera da. Gurean sahararrekin erabiltzen ari gara, baina beste toki batzuetakoek ere erabili dezakete. Adibidez, Palestinakoek". 

Europako Batasunari asilo politika bateratua martxan jartzeko eskatu dio Calparsorok. Era berean, Mediterraneoan immigrazioari aurre egiteko hartu diren neurriak kritikatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.