Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 00:45ean piztu da sua etxebizitza bateko gela batean. Lehen informazioen arabera, kale horretan dagoen taberna bateko bezeroek eman zuten abisua.
Sei suhiltzaile kamioi, hiru anbulantzia eta ertzainak bertaratu dira sutearen tokira, eta 03:00etarako lortu dute sua itzaltzea. Lagun bat Donostiako Ospitalera eraman dute, arnasa hartzeko arazoak zituelako. Beste bi lagun lekuan bertan artatu dituzte.
Eraikinak egurrezko egitura du, eta zigilatu egin dute. Teknikariak etxebizitza ikuskatzen ari dira.