Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, 18 urteko emakumezko bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzainen arabera, gizon horrek ukabilkada bat jo zion andreari, iraindu egin zuen eta sakelako telefonoa lapurtu zion.
Udalak zehaztu duenez, Ali-Gobeoko industrialdean gertatu zen erasoa, eta lekukoek eman zuten abisua. Ondoren, Salburua auzoko taberna batean atzeman zuten gizona, neskaren sakelakoarekin. Neskak zauriak zituen aurpegian.