25 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea jotzea, bortxatzea eta atxikitzea egotzita

Emakumezkoak salatu du Burgosera (Espainia) eraman zuela bere gogoz kontrara, eta karabana batean atxikita izan duela han.

2007ko azaroaren 20a
18:32
Entzun
Ertzaintzak 25 urteko mutil gazte bat atxilotu du Gasteizen, bitekokidea jotzea, bortxatzea eta atxikita edukitzea egotzita.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean neska gazte batek bikotekidearen kontrako salaketa jarri zuen Gasteizko ertzain etxean. Neska horrek azaldu zienez, bitekokideak oso izaera bortitza zuela ohartuta harremana hausteko saioa egin du behin baino gehiagotan, baina mutilaren mehatxuek eragindako beldurraren ondorioz, harekin jarraitu du.

Hala, igande arratsaldean elkarrekin zirela eztabaidan hasi ziren. Neskaren arabera, jo egin zuen, eta indarpean Burgosko herri batera eraman zuen. Mutilak karabana bat zuen han, eta salaketan agertzen denez, astelehen eguerdi arte han eduki zuen neska atzo eguerdi arte, gogoz kontrara. Gainera, atxikita izan duen bitartean bortxatu egin duela salatu du neskak.

Emakumezkoak salaketa hori egin eta gero, 25 urteko A.D.S. atxilotu egin zuen atzo Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.